Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea (aurrerantzean, UPV/EHU edo Unibertsitatea, nahieran), IFZ Q4818001B zenbakiduna eta helbidea Sarriena Auzoa z/g, 48940 - Leioa (Bizkaia) duena, http://b-cubes.net (aurrerantzean, Plataforma) URL-aren bitartez erabil daitekeen informazioaren gizartearen zerbitzuaren titularra da.
URL horren bitartez "B-Cubes" izeneko heziketa-jokora sar daiteke (aurrerantzean, B-Cubes edo Jokoa, nahieran); Flying Dodos, S.L.-k garatu du eta Unibertsitateko ikasleen artean ekintzailetasun-grina sustatzeko helburua du, enpresa birtual bat sortuz eta bere baliabide ekonomikoak, giza baliabideak eta materialak kudeatuz, ahal den salmenta-kopururik handiena modurik efizienteenean lortzeko.
Hona Plataformaren eta B-Cubesen erabilera arautzen duten baldintzak. Irakur itzazu arretaz, mesedez. Jokoaren erabilerarekin edo baldintzekin loturiko zalantza edo kontsulta argitzeko, jo ezazu zitek@ehu.es helbidera, mesedez.
1. Alderdiak
Baldintza Orokor hauek, alde batetik, UPV/EHU-k eta bestetik zuk, erabiltzaileak, Plataformara zeure borondatez eta doan sartzen zaren pertsona fisiko gisa, hitzartu dituzue. B-Cubesen sartze hutsak Baldintza hauetan xedatzen dena erreserbarik gabe onartzea dakar.
2. Doako sarbidea
Plataforman eta B-Cubesen sartzea eta erabiltzea doakoak dira.
3. Erabiltzailearen betebeharrak
Sartze hutsagatik, konpromiso hauek hartzen dituzu:
a. Plataforma eta B-Cubes zuzen, egoki eta legez erabiltzea, indarrean dagoen legeria, morala, ohitura egokiak eta Erabilera Baldintza Orokor hauek errespetatuz.
b. Aldian behin Baldintza Orokor hauek berrirakurtzea, eman daitezkeen aldaketak egiaztatuz.
c. Hala badagokio UPV/EHU-k igor diezazkizukeen jakinarazpenak irakurtzea, informazio garrantzitsua izan dezakete-eta.
d. Plataforma eta B-Cubes helburu komertzialekin ez erabiltzea.
e. Plataforma edota B-Cubes inola ez aldatzea edo aldatzen saiatzea, eta bere itxura edo funtzioak simulatzera zuzenduriko ekintzarik ez egitea edo bitartekorik erabiltzea.
f. Informatika-birusak, harrak, troiarrak edo Plataformaren edota B-Cubesen funtzionalitateak eten, ezeztatu edo mugatzera zuzenduriko bestelako edozein kode maltzur ez sartzea dakarren ekintzarik ez egitea.
g. Alderantzizko ingeniaritza-teknikarik edota Plataformaren edota B-Cubesen edo indarrean dauden jabetza intelektualari buruzko legeriaren babespean dagoen edozein elementuren iturburu-kodea deszifratu, deskonpilatu edo hura ezagutzera zuzenduriko beste edozein sistema ez erabiltzea.
h. Zerbitzua (edo zerbitzura konektatutako sarea edo sareak) ez kaltetzea, desgaitzea, gainkargatzea edo zailtzea, edo haren erabilera eta luperketa ez eragoztea.
i. Edonola ere, UPV/EHU-ren, Flying Dodos-en edo hirugarrenen eskubideak edo interesak urra dezaketen inolako ekintzarik ez egitea; horien artean egon daitezke, adibidez baina hauetara mugatu gabe, jabetza intelektualeko edo industrialeko eskubideak (patenteak, markak, copyright-eskubideak, sekretu komertzialak...).
4. Jabetza intelektuala eta industriala
Plataformari eta B-Cubesi dagozkien jabetza intelektual eta industrialeko eskubide guztiak, programazioa, grafikoen diseinua, kodeak, testua eta irudiak barne, UPV/EHU-renak dira bakarrik, edo honek horiek ustiatzeko nahikoa eskubide edota baimen dauzka.
Aurrekoaren ondorioz, erreprodukzio, iturburu-kodeen kopia, banaketa, eraldaketa edo bestelako edozein ustiapen-modu galarazita dago, UPV/EHU-ren edo eragindako eskubideen titular esklusiboaren aurretiazko, berariazko eta idatzizko baimenik izan ezean.
Arau-hausterik atzematen baduzu, jakinarazi ezazu zitek@ehu.es helbidean ahal bezain laster, mesedez.
5. Erantzukizuna baztertzea
Unibertsitateak zerbitzua beti eskura izateko eta Plataformaren eta B-Cubesen sistemak eta edukiak babesteko lanean dihardu. Hala ere, ezin dugu guztiz bermatu Unibertsitatearen kontrolari ihes egiten dioten egoerei lotuta, eman daitezkeen intrusioei edo informazio-galerei lotuta adibidez, baita birusen edo bestelako elementu kaltegarriren presentziari ere; erabiltzaileak hala onartu eta ulertuko du. Hori dela eta, Plataforma eta B-Cubes unean-uneko erabilgarritasunaren arabera eta eman daitezkeen mugapenen arabera agertuko dira.
Unibertsitateak bazter uzten du erabiltzaileak Plataformari edota B-Cubesi eman diezaiokeen erabilera ez-egokitik eta Baldintza hauei jarraiki bere gain hartutako betebeharrak urratzetik eratorritako erantzukizun oro.
6. Indemnizazioa
UPV/EHU-k, Flying Dodos-ek edo horietako edozeinen laguntzaileren batek edonolako kalte, galera edo kosturik jasanez gero (abokatuen edota prokuradoreen ordainsariak barne), erabiltzailearen urraketen ondorioz, honek UPV/EHU-ri, Flying Dodos-i edo egoki denari ordaintzeko betebeharra izango du. Horrek barne hirugarrenek unibertsitatearen, Flying Dodos-en edo edozein hirugarren lankideren baten aurka zuzen ditzaketen erreklamazioak barne hartzen ditu, erabiltzailearen urraketen ondorioz.
7. Bestelako auziak
7.1. Babesa eta interpretazioa
Eskumena duen Agintaritzak xedapen hauetakoren bat legez kontrakotzat, baliogabetzat edo ez-betegarritzat jotzen badu, horrek berekin ekarriko du xedapen horren jatorrizko asmoarekiko modurik gertukoenean interpretatuko dela, eta ez du gainerakoen baliozkotasuna kaltetuko.
Titularrak Baldintza hauetako terminoren bat zorrotz betetzea ez eskatzeak ez du esan nahi, eta ezin izango da hala interpretatu, etorkizunean eskatzeko eskubideari uko egiten dionik.
7.2. Hizkuntza
Baldintza hauei aplikagarri zaien hizkuntza gaztelania da. Euskarazko bertsiorik ematen bada erabiltzailearen erosotasunerako da eta honek berariaz onartzen du gaztelaniazko bertsioak zuzentzen dituela. Kontraesanik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.
7.3. Legeria eta eskumena
Titularraren eta erabiltzailearen arteko harremanak Espainiako legeriak arautzen ditu eta alderdiek Baldintza hauen inguruko desadostasunak edo gatazkak Getxoko Auzitegi eta Epaitegien esku utziko dituzte, Legez halabeharrez bestelako eskumenik adierazi ezean.
Pribatutasunari buruzko klausula, Lehiaketak dirauen artean
Formulario honen bitartez bidaltzen dituzun datuak Universidad del País Vasco edo Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU-k) jasoko ditu, "B-Cubes" lehiaketan parte hartzeko gai ote zaren erabakitzeko eta, hala izanez gero, zure parte-hartzea kudeatzeko, Oinarriei jarraiki (parte-hartzaile guztiak eta bere puntuazioak erregistratzea, sariak ematea, etab.). Bestela, UPV/EHU-k ez ditu zure datuak jaso ezta tratatuko ere.
Edozein unetan sartzeko, zuzentzeko, baliogabetzeko eta aurka egiteko eskubideak gauzatu ahal izango dituzu, hori adieraziz zitek@ehu.es helbidera idatziz, zure eskaerari NAN-aren edo antzeko dokumentu ofizialaren kopia erantsiz.
Pribatutasunari buruzko klausula, Lehiaketaren ostean
Plataformara sartzeko edo B-Cubesen jokatzeko ez duzu erregistratu edo inolako daturik eman beharrik; hortaz, ez da dugu datu pertsonalik jasoko edo tratatuko. Ez dugu Plataforma edo B-Cubes erabiltzeko moduari buruzko informaziorik jasoko ere.
Zitek@ehu.es helbidera idazten badiguzu, datu pertsonalen bat emanez, arreta emateko eta zure kontsultei erantzuteko bakarrik erabiliko dugu.
Baimena ematen badiguzu, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearen (aurrerantzean, UPV/EHU edo Unibertsitatea, nahieran) titulartasuneko http://b-cubes.net URL-an erabil daitekeen webgunera sartu eta nabigatzeak berekin dakar Webgunera sartu eta nabigatzeko erabiltzen duzun ekipo terminalean (ordenagailuan, tabletan, smartphonean...) cookie propioak eta besteenak deskargatzea, bertatik nabigatzea ahalbidetu eta optimizatzeko helburuaz, baita, modu anonimoan, zure jokabideetako batzuk aztertzea ere, nabigatzen duzun bitartean.
Dokumentu hau arretaz irakur dezazun eskatzen dizugu, teknologia hori Webgunean erabiltzeko moduari buruzko informazio zehatza eman diezazugun.
1. Zer dira cookieak?
Cookieak testu-fitxategi txikiak dira, Interneten nabigatzeko erabiltzen den ekipoan edo gailu terminalean deskargatzen direnak, zenbait orritan sartzean edota horietan eskaintzen diren zenbait zerbitzu erabiltzean, eta ondoren hainbat helburutarako berreskura daitekeen informazioa gordetzeko modua ematen dutenak.
2. Baimena
Webgunera sartzean zure gailuaren edo ekipo terminalaren bitartez teknologia horren erabilerari buruzko informazioa jasoko duzu eta horretarako baimena eskatuko dizugu. Kontuan izan zenbait cookie beharrezkoak izan daitezkeela Webgunea erabili ahal izateko eta, baimen hori eman ezean, bertara sartzea galarazteko modua egon daitekeela.
Edozein unetan teknologia hau erabiltzeari uko egin ahal izango diozu, zure nabigatzailearen funtzioen bitartez, cookieak desaktibatuz edo zure ekipoan edo gailuan deskargatzeko aukera galaraziz. Kontsulta ezazu Cookie Politika honetako "4. Cookieak kudeatu eta desaktibatzea" atala honi buruzko informazio gehiago jasotzeko.
3. Webguneak erabiltzen dituen cookieak
Bere helburua dela-eta, UPV/EHU-k, bere Webgunearen bitartez, mota hauetako cookieak darabiltza:
a. Pertsonalizazio-cookieak: webgunea aurrezarritako zenbait ezaugarri orokorrera egokitzeko modua ematen dutenak dira, besteak beste hizkuntza, erabilitako nabigatzailea edo zein eskualdetik sartzen den.
b. Cookie teknikoak: orrian nabigatzean arintasuna eta erraztasuna emateko balio dute, baita nabigazio horri segurtasuna emateko ere. Adibidez, erregistratutako erabiltzaile baten saioa identifikatzeko aukera ematen dute.
c. Azterketa-cookieak: Interneteko erabiltzaileek orria nola erabiltzen duten estatistikoki aztertzeko informazioa lortzeko modua ematen dute. Hala, erabiltzaileek orrira heltzeko zein bilaketa-termino erabili duten jakitea ahalbidetzen du.
d. Publizitate-cookieak: orrian dauden publizitate-guneak kudeatzeko balio dute; modu horretan erabiltzaile bakoitzari orrialdeko edukiaren eta iragarkien maiztasunaren araberako publizitate-edukia eskaintzen zaio.
e. Jokabidearen araberako publizitate-cookieak: orrialdean dauden publizitate-guneak kudeatzeko aukera ematen dute, erabiltzaileari bere ohituren eta lehentasunen araberako publizitate-edukiak eskainiz.
4. Cookieak kudeatu eta desaktibatzea
Edozein unetan cookieak erabiltzeko baimenean atzera egin dezakezu, deskarga desgaituz edo blokeatuz, erabiltzen duzun nabigatzailearen funtzio espezifikoen bitartez.
Hona nabigatzaile bakoitzaren arabera cookieak desgaitzeko, ezabatzeko eta kudeatzeko jarraitu beharreko urratsei buruzko esteken zerrenda:
Apple Safari: http://support.apple.com/kb/PH17191
Google Chrome: https://support.google.com/chrome/answer/95647?hl=es
Internet Explorer 11: http://windows.microsoft.com/es-es/internet-explorer/delete-manage-cookies#ie=ie-11
Mozilla Firefox: http://support.mozilla.org/es/kb/habilitar-y-deshabilitar-cookies-que-los-sitios-we
Opera: http://help.opera.com/Windows/12.00/es-ES/cookies.html
Safari para iOS: http://support.apple.com/es-es/HT1677
Chrome para Android e iOS: https://support.google.com/chrome/answer/95647?hl=es
Internet Explorer Mobile: http://www.windowsphone.com/es-es/how-to/wp7/web/changing-privacy-and-other-browser-settings
Aurreko informazioa edo estekak eguneratuta ez badaude, zure nabigatzailea zerrenda horretan ez badago edo, bestela ere, cookieak kudeatzeko modurik aurkitzen ez baduzu, kontsulta egizu gune ofizialean edo jar zaitez gurekin harremanetan zitek@ehu.es helbidean; han laguntza ematen saiatuko gara.