Universidad del País Vasco-k edo Euskal Herriko Unibertsitateak (aurrerantzean UPV/EHU edo Erakundea), helbidea Leioan (Bizkaia), Sarriena Auzoa z/g duenak, "B-Cubes" izeneko lehiaketa abiaraziko du (aurrerantzean, Lehiaketa), UPV/EHU-ko "B-Cubes"izeneko online bideo-jokoan jokatzen diren ikasleentzat.
1. Nork parte har dezake?
Adinez nagusia bazara, legez Espainian bizi bazara, herrialdean helbideratuta bazaude eta, Lehiaketak indarrean hartzen duen tarte osoan UPV/EHU-ko ikastegietan matrikulatutako ikaslea bazara parte har dezakezu.
Ikasle bakoitzeko parte-hartze bakarra egongo da. Pertsona batek behin baino gehiagotan parte hartzen duela egiaztatzen bada, Erakundeak parte-hartze guztiak Lehiaketatik kanpo utzi ahal izango ditu.
Lehiaketan parte hartzeko ematen dituzun datuak egiazkoak eta benetakoak izan behar dira eta parte-hartzeko betekizunekin bat ote zatozen egiaztatzeko bakarrik erabiliko dira eta, hala badagokio, zure puntuazioen jarraipena egiteko. Erregistroa @ikasle.ehu.eus kontuarekin soilik egin daiteke. UPV/EHU-k beretzat gordetzen du atal honetan azaldutako terminoak egiaztatzeko eta ikuskatzeko, eta horiek frogatzeko edozein informazio eskatu ahal izango dizu. Eskatutako informazioa emateari uko eginez gero, baldintza horiek edo Baldintza hauei loturiko beste edozein betetzen ote diren zalantzarik izanez gero, Lehiaketatik kanpo geratu ahal izango zara.
Ezin izango dute Lehiaketan parte hartu aurreko baldintzekin bat ez datozen pertsonek, ezta Zitek-eko edo lehiaketaren garapenean parte hartzen duten beste enpresetako langileek eta bere senide zuzenek ere.
2. Nola parte hartu. Lehiaketaren funtzionamendua
Behin parte hartu ahal izateko eskatzen diren betekizunekin bat zatozela egiaztatuta, http://b-cubes.net URL-aren bitartez erabil daitekeen webgunera sartu beharko duzu (aurrerantzean, Webgunea) eta han "B-Cubes" izeneko online bideo-jokoan jokatzen ahal izango zara (aurrerantzean, B-Cubes). Jokoa Flying Dodos, S.L.-k garatu du eta enpresa batek izan ohi dituen baliabide ekonomikoak, materialak eta giza baliabideak kudeatzean datza, ahal beste salmenta lortzeko. Jokatzen hasi baino lehen tutoriala jarrai dezazun gomendatzen dizugu. Salmenta horien arabera eta horiek lortzeko erabilitako denboraren arabera puntuazio bana jasoko da jokoaren 25 txandetako bakoitzean. Zenbat eta puntu gehiago lortu txanda bakoitzean, orduan eta irabazteko aukera gehiago izango duzu.
Lehiaketak bi fase dauzka:
1. fasea: Lau parte-hartzaile 2. fasera pasatuko dira. Jokuaren 25 txandetan zehar puntuazio metatu handiena lortu duen Campus bakoitzeko (Bizkaia, Araba, Gipuzkoa) parte-hartzailea aukeratuko da, beti ere sailkapeneko lehenengo 10en artean badago. Gainera, 4 jokalariko kopurua bete arte, jokuaren 25 txandetan zehar, sailkapen orokorrean, puntuazio metatu gehien lortu duten partehartzaileak ere aukeratuko dira, beraien Campusa zein den kontutan izan gabe.
Erakundeak Hautagai bakoitzari, posta elektroniko, telefono bidez edo bestelako edozein harremanetarako bide erabilita Hautagaia dela jakinaraziko dio, 3. xedapenean ezarritako egunean. Hautagaiek Lehiaketaren 2. fasean parte hartuko dutela berretsi beharko dute. Hautagai batek edo gehiagok hala egiten ez badute, Erakundeak puntu gehien lortu dituzten hurrengo parte-hartzaileak Hautagai izendatuko ditu, modu berean jakinaraziz.
2. Fasea: hautagaiek, bakoitzak lehen fasean lortutako giza baliabideen, baliabide ekonomiko eta materialen arabera ekitaldi publiko batean elkarren aurka lehiatuko dira, berriro ere puntuaziorik handiena lortzeko. Kasu honetan, zenbait gertakari sartuko dira (adibidez, eskariaren edo ekoizpen-baldintzen aldaketa) aurreko 25 txandetan ez bezala, eta horien aurrean erreakzionatu beharko dute.
Deitutako Hautagai batek edo gehiagok 2. fasean parte hartzen ez badute, lehiaketa parte hartzen dutenen artean egingo da eta sobera geratzen diren sariak eman gabe utziko dira. Lehiaketan, gainera, B-Cubeseko 25 txandak osatu eta emaitza Twitter-en partekatu dutenak, hurrengo 3. Xedapenean ezarritako edozein Faseko epealdietan, plataforma horretan abian dagoen kontu pertsonal baten bidez, "#bcubes" traolaz, Kreditu bana jasoko dute, eta lortu duten lehen hirurogeita hamar (70) parte-hartzaileek Rubik-en Kubo bana jasoko dute gainera.
Baldintza hauetan jasotzen diren betekizunen bat betetzen ez bada, Erakundeak parte-hartze hori bertan behera utziko du.
Lehiaketan erabat doan parte har daiteke, Internetera konektatzeak ekar ditzakeen kostuak, 2 Fasean lekualdatzeak, etab. salbu.
3. Lehiaketaren iraupena
Lehiaketaren 1. fasea 2016ko urriaren 3ko 10:00etatik urte bereko azaroaren 7ko 14:00ak arte luzatuko da. 2016ko azaroaren 14an 2. fasera joango diren Hautagaien izenak aditzera emango dira.
Lehiaketaren 2. fasea urte bereko azaroaren 23an burutuko da, AzPlay 2016 bideo-jokoen jaialdi nazionalaren esparruaren barruan. Ekitaldi horretan bertan Hautagai bakoitzak lortutako emaitzen berri emango da eta horrek ezarriko du irabazleen zerrendaren itxuraketa.
Halabeharrez epealdi horiek aldatzea edo baita Lehiaketa bertan behera uztea beharrezkoa bada, Erakundeak edozein bitarteko erabiliz jakinaraziko du.
4. Irabazleak eta Sariak
Lau Hautagaiak, edonola ere, Lehiaketako irabazleak izango dira, baina bakoitzaren posizioa 2. fasean erabakiko da, bertan eta besteekin alderatuta lortzen den puntuazioaren arabera. Hala:
a. 2. fasean puntuaziorik handiena lortzen duen Hautagaiak MILA EUROKO (1.000 €) eskudiruzko saria lortuko du.
b. 2. fasean bigarren puntuaziorik handiena lortzen duen Hautagaiak BOSTEHUN EUROKO (500 €) eskudiruzko saria lortuko du.
c. 2. fasean hirugarren puntuaziorik handiena lortzen duen Hautagaiak HIRUREHUN EUROKO (300 €) eskudiruzko saria lortuko du.
d. 2. fasean laugarren puntuaziorik handiena lortzen duen Hautagaiak HIRUREHUN EUROKO (300 €) eskudiruzko saria lortuko du.
100 EUROKO (EHUN €) sei sari saihestuko dira jokoa osatu duten parte-hartzaile guztien artean. Gainera, bere emaitza 2. xedapenean ezarritakoari jarraiki Twitter-en partekatzen duten lehen hirurogeita hamar parte-hartzaileek 15 EUROKO (HAMABOST €) balioa duen Rubik-en kubo bana jasoko dute.
Sariak ezin daitezke beste sariengatik aldatu ezta, hala badagokio, eskudiruzko balioarengatik ere. Hori bai, beharrezkoa izanez gero, Erakundeak beretzat gordetzen du saria antzeko ezaugarriak eta antzeko balioa edo handiagoa duen beste batengatik aldatzeko eskubidea.
Lehiaketaren irabazleak edozein bitarteko erabiliz jakinaraziko ditugu (gure web orriak, sare sozialak, etab. barne).
Irabazleek Erakundeak sariaren berri eman eta 72 ordura, gehienez, onartu beharko du; epe hori igarota irabazleren batek saria berariaz onartzen ez badu, sari hori eman gabetzat joko da.
Parte hartze hutsagatik eta Hautagai edota edozein sariren irabazle suertatuz gero, baimena ematen diguzu zure izena, abizenak eta irudia baldintza horren berri emateko erabil dezagun, Lehiaketarekin loturiko edozein publizitate- edo sustapen-jarduerarako, edozein bitartekotan, Internet barne; erabilpen horrek ez dizu inolako ordainsari- edo irabazi-eskubiderik emango, sariaren entregaz beste.
5. Sarien zerga-tratamendua
Rubik-ek kuboak eta BERREHUN ETA BERROGEITA HAMAR EUROKO (250 €) eta EHUN EUROKO (100€) sariak salbu, gainerako sariek hirurehun euro baino balio handiagoa dutenez, eta indarrean dagoen araudiari jarraiki, Erakundeak egoki diren zerga-atxikipenak egingo ditu sari horien gainean.
6. Datuen babesa
Erakundeari Lehiaketan parte hartzeko ematen dizkiozun datu pertsonalak berau titularra den fitxategi automatiko batera gehituko dira, parte hartzeko betekizunekin bat zatozela egiaztatzeko eta Lehiaketan parte hartzea kudeatzeko helburuarekin.
Datu horietara sartu, zuzendu, baliogabetu eta aurka egiteko eskubidea gauzatu ahal izango duzu, Erakundeari zuzenduriko idatzizko jakinarazpen baten bitartez, Oinarri hauetako goiburuan ageri den helbidera, edo zitek@ehu.eus helbidera igorritako mezu elektroniko baten bitartez. Bi kasuetan ere zure izen-deiturak eta helbidea jakinarazi beharko dizkiguzu, eta zure NAN-aren kopia erantsi, zure nortasuna egiaztatu ahal izan dezagun.
7. Iruzurrezko parte-hartzeak eta Lehiaketatik kanpo uzteko bestelako arrazoiak
Gorabeheraren bat antzematen badugu, edo parte-hartzaileren batek Lehiaketa behar bezala burutzea galarazten ari den susmoa badugu, parte-hartzea legez kontra aldaraziz, edozein prozedura tekniko edo informatiko erabilita, edo Oinarri hauek edozein modutara urratuz, gure kasa parte-hartzaile horren izen ematea bertan behera utzi ahal izango dugu eta erabaki hori apelaezina izango da.
Bestela esanda, Erakundeak beretzat gordetzen du edozein parte-hartzaile jokotik kanpo uzteko eskubidea, ageriko jokabide irregularra izan duela agerikoa bada edo hori susmatzeko modua ematen badu.Erakundeak, halaber,beretzat gordetzen du edozein parte-hartzaile jokotik kanpo uzteko "B-Cubes" Webgunearen edo argitaratuta dagoen Webgunearen Erabilera baldintzen aurka jarduten badu, legeria aplikagarria, morala eta normalean onartzen diren ohitura egokiak, ordena publikoa edo Oinarri hauek urratzeko.
8. Erantzukizunak baztertzea
Erakundeak ez du erantzukizunik izango parte-hartzaileek legezko arauak eta Oinarri hauek urratzetik erator daitezkeen ondorioen aurrean.
9. Baldintza orokorrak
Lehiaketan parte hartzeak berekin dakar Oinarriak eta Erakundearen irizpidea onartzea, Oinarrien interpretazioari eta sor daitezkeen gorabehera guztien soluzioari dagokionez.
Erakundeak beretzat gordetzen du, egoki izanez gero, Lehiaketa honetako Baldintzak antzeko beste batzuengatik aldatzeko.
Lehiaketa hau Espainiako legeriak zuzentzen du eta parte-hartzaileek eta UPV/EHU-k sor daitekeen edozein gatazka-auzi Getxoko Auzitegi eta Epaitegien esku utziko dute, egoki dakiekeen beste edozein eskumeni uko eginez, Legez eta halabeharrez besterik ezarri ezean.
Leioa, 2016ko urriak 3